Ongizatea besteekin ere eraikitzen baita: giza elkarrekintzen bidez, adierazpenen eta partekatzearen bidez, Akelarre kafea sortu nahi ukan dugu. Baionaren erdigunean bizileku abegitsua sortu nahiak ekarri gaitu hau sortzera. Leku hibridoa da, non yoga, jarduera pertsonala dena, taldera heda baitaiteke. Nor bere buruarekin eta besteekin topatzeko lekua; ideia eta jarduerak partekatuz berriz topatzeko eta loratzeko lekua.
Akelarre bizileku baten moduan pentsatu dugu, nahi duenak ongizate parentesia egin baitezake estudioan. Kafearen animazioan parte hartzera jende oro gonbidatua da ere, sortze edota kultura jarduerak proposatuz.
-
Estudioak maila eta estilo orotako yogan (Vinyasa, Hatha, Power yoga, Yin) aritzeko lekua eskaintzen du, bai eta gorputz adierazpeneko (antzerkia, dantza, arte-terapia) edota ongizate jarduera orotan ere.
-
Kafea Jaki sinple eta gustagarriekin, tokian eskuz egin edariekin eta gure irribarre ederrenekin gustua hartzen ahalko duzue. Atea zabaltzen die partekatzeari eta ezagutzen transmisioari; parte hartze bidezko lantegietarako eta eztabaidetarako lekua, bai eta bakoitzaren sormena elikatzeko eta adierazpenari bidea egiteko lekua proposatuz
-
Sukaldea Ongi pentsatu menutxo sinple baina landua proposatzen du, guk arta handiz eta maitasunez prestatua. Gure produktuak, ahal bezianbeste, banabide laburretik datoz, euskal produktuetatik abiatuz. Tarnosen gizarteratze lanlekua den Baudonne etxaldeko fruitu eta barazkiak erabiltzen ditugu neurri batean.
-
Gure Bob’s Beer garagarnoa Hazparnen egina da eta gure Ximun kafea Baionan txigortu berri-berria. Eskuz egin beste zenbait euskal edari ere atzemanen duzue: Olatu dute izoztua, Euskola soda eta beste hainbat!
Gure engaiamenduak:
-
Orori zabalik: Akelarre esperientzien partekatzea eta aniztasuna bultzatzen dituen lekua dugu
-
Tokiko ekonomia sostengatzea: kafeak Emmaüs elkartearen Baudonne etxaldearen gizarteratze baliabidea sostengatu nahi eta haiei erosten dizkie fruitu eta barazkiak. Egarri deitu gure banatzailearekin, Bob's beer, Olatu eta Ximun gure hornitzaileekin, euskal ekonomia sustatu eta sostengatu nahi dugu.
-
Gorputz adierazpeneko estudioa: Estudioaren barnean, jarduera zenbait eskaini nahi dugu, norbanakoen ongizatea eta gorputz adierazpena bultzatzeko.
-
Jarduera helgarria: ororentzat helgarri diren yoga ikastaroak eskaini nahi ditugu, yogaren estereotipoetatik ahal bezain urrun.
-
Sormena eta transmisioa: Eskaintzen dugun lekuan, norbanakoen ongizateaz gain, sormena, eztabaida eta talde transmisioa ere eskaintzen ditugu. Orok antola ditzake ekitaldi-lantegiak.
Harremanak eta ezagutzak partekatzea bideratzen laguntzen duen lekua proposatzea. Norbere burua artatu eta besteek ere hala egin ahal dezaten laguntzeko lekua.
Historia pixka bat...

Akelarre hitzak sorginak bildu ohi ziren lekuetara garamatza. XVII. mendea sorgin ehiza garaia izan zen eta emazteak eta gutiengoetako jendeak (osagileak, emaginak eta medikuntza naturalekin loturiko beste lanbideak) inkisizioak jazarri zituen eta leku horietan deabruzko erritoak egiteaz akusatu.